XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ura oso baliagarria da.

Gizakiek edateko, landareak ureztatzeko eta baita elektrizitatea sortzeko ere erabil daiteke.

Hiru erabilpen hauek dira ohizkoenak, baina ez bakarrak; izan ere, urarekin kaleak garbitzen dira, dutxatu egiten gara, arropa zintzilikatzen dugu, bazkalosteko ontziak garbitzen ditugu eta abar luze bat.

Hain da erabilgarria ura!

ZEIN DA GEZURRA?

Uda urtarorik lehorrena da, euri egunak gutxi izaten direlako.

Beraz, kontu izan behar dugu erabiltzen dugun ur kopuruarekin.

Adibidez, hortzak garbitzean iturria itxi beharra dago, ura alferrik gal ez dadin; gorputza garbitu behar bada, bainatzea hobe da dutxatzea baino, dutxatzen askoz ur gehiago gastatzen da eta.

ZEIN DA GEZURRA?